Arroxa arrantzan
Ba al dakizu denbora askoz gela ilun batean egon ondoren, iluntasun bihurtzen zarela? Nik bai. Joan zen larunbatean egun ederra igaro genuen, kaleak jendez bete beterik zeuden. Denok batu ginen arrantza itsasontziei eta marinelei ongietorri bero-beroa egiteko. Arrain mordoa ekarri zuten. Iluntzean denok joan ginen elizara iazko ezbeharrari omenalditxo bat egitera. Zure ama gaixorik dagoenez ni joan nintzen zure argazkiaren azpian arroxa jartzera. Zure arrebak ere jarri zion arroxa bere senar ohiari.
Larrain dantzarekin batera hasi zen festa, herriko ohiturak jarraituz, marinel heldu berriek euren emazteekin dantzatzen zuten dantza, baita ligatzeko nahi bizia zuten gaztetxoek ere.
Iaz ez zen dantzarik egon. Goizean, etorri berri ziren marinelen emazte eta bikotekideek, heldu berri zen itsasontzia ikusterakoan egindako asperena barruraino heldu zitzaidan, nik ez bainuen asperen berbera egiteko aukerarik izan iaz, arnas gabe geratu nintzen, ni eta baita alargundu berri ziren herriko emakume guztiak ere.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.