Pestaren oihua
Isiltasuna. Bat. Bi.
Pestaren oihua.
Musikaren deia.
Isiltasuna. Bat. Bi.
Dantzak bere itxura hartzen du. Dantzariak heldu.
Zahar eta gazte. Buraso, bikote, eta bakarti.
Talde ttipi, talde handi eta bakarra bihurtu.
Ber mugimendua. Ber dantza. Ber musika. Ber urratsa.
Hatsak, musikaren erritmoarekin bat egiten du.
Pestaren oihua.
Denok elgarrekin bizi dezagun dantza.
Denok elgarrekin izan gaitezen dantza.
Irri eta begirada.
Hitz eta musika.
Gorputzaren adierazteko manera ikus eta entzun dezagun.
Gorputzaren hizkuntza senti eta entzun dezagun.
Isiltasuna. Bat. Bi.
Euskarak segi dezala aitzina, musikak bere bidea egiten duen bezala.
Maita ditzagun gure mintzatzeko eta isiltzeko manerak.
Dantza. Pestaren oihua. Musikaren deia.
Gure arbasoen altxorrak atxik ditzagun gure haurrei eskaintzeko.
Isiltasuna. Bat. Bi.
Pestaren oihua. Bat. Bi.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.