Christian Larralde
Zatiak
"Euskal dantzan, bada transmisioaren nozioa"
"Dantza gorputzaren mugimendua da, teknika berezi batekin. Dantza da ere emozioa, plazerra eta elgarrekin partekatzea. Euskal dantza partikularismo bat da, berdin ez hainbestetarakoa, bizkitartean euskal gizartearen nortasuna berarekin dakar. Partikularismoa, kanpoko jendeak erraten baitu hala dela, urrats eta koreografia bereziekin. Bainan azkenean iruditzen zait oinarri aski unibertsalak baliatzen ditugula. Enetzat euskal dantzan bada transmisioaren nozioa: azken urte hauetan baditugu hainbat dantza eskola, akademizazio zerbait... Lehenago dantza familietan, gutartean, adiskideekin egiten zen : ez da galdu behar biziki indartsua den alde sozial hori".
© Euskal kultur erakundea - 2015
"Sorkuntzarako bidea baino, egituratzeaz mintza naiteke"
"Sorkuntzarako bidea baino, egituratzeaz mintza naiteke. Pentsatzen dut federazioak lan handi bat egiteko balukeela, adibidez dantzari batzuk nahi balute urrunago joan, ikusgarrietan parte hartuz, 40 edo 50 bat dantzarirekin, eta hortik koreografo ezberdinak gomitatu, taula zuzendariak edo antzerkiko jendeak, dantzak beste ingurune edo era batean egiteko. Hori du apur bat egiten Etorkizuna elkarteak. Pentsatzen dut federazioaren baitan, urrunago joan daitekeela eta elkarganatze gehiago behar litekeela."
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Christian Larralde (Parise, 1971) dantzaria eta koreografoa da. Anaigazteak konpainia sortu zuen 2000. urtean.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.