Edu Muruamendiaraz
ZATIAK
"Enetzat, dantza pasioa da, ene bizi guztia"
Edurentzat, dantza pasioa da, haren bizi guzia, plazer hartzeko eta belaunaldi gazteei transmititzeko bidea. Dio gure kulturan, gure gizartean, euskaraz gain, badela beste transmizio molde hori, sentimenduak karreatzen eta komunikazioa bideratzen duena.
© Euskal kultur erakundea - 2015
"Kalitatea hobetu eta sorkuntzarako bide berriak ideki"
Betidanik, euskal dantza amaturra izan da Edurentzat. Pentsatzen du horrela segitu behar duela bainan ber denboran profesionaltasuna lortu behar dela ere, oroz gainetik erakaskuntzaren bitartez. Ondorioz, kalitatea hobea litzateke eta sorkuntzarako bide berriak idekitzen ahal genituzke. Beti saiatzen da ohiduretatik abiatuz, euskal dantzaren arraberritzen, bere erara. Geroan hau da jorratu nahi duen bidea.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Edu Muruamendiaraz (Bergara, 1964) dantzaria eta koreografoa da. Aukeran taldeko zuzendaria da.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.