Jexux Larrea
Zatiak
Euskal dantza, sinboloz betea dagon gure hizkuntza bat da
Jexux Larrearentzat, dantza bere bizitzaren ardatza da eta espresio estetiko lilluragarria. Berak dio euskal dantza zerbait adierazteko hizkuntza bat bezala ulertu behar dela. Euskaldunek beren kultura daukatenez, honi lotua den espresatzeko modu berezi bat ere daukate. Eta euskal dantza da espresio horren bideratzeko manera bat, "metaforaz eta sinbologia pila batetaz bete dugun hizkuntza bat". Euskal dantza ez da beraz bortxaz euskaldunek egiten dutena, euskaldun batek beste dantza mota asko egin bailezazke, deus ikustekorik ez dutenak euskal dantzarekin.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Argia taldearen lan egiteko materia dantza tradizionala da
Jexux Larreak Argia taldearen fase ezberdinak eta Juan Antonio Urbeltzen bilketa etnografikoa aipatzen ditu. Argia taldeak dantza tradizionalaren sinboloak eta metaforak erabiltzen ditu. Taularatzerakoan lantzen ditu eta hor da sorkuntza hasten. Sorkuntzaren misterioa hori da: gauza guztiek beren zergatia badute, den detaille ttikienak ere. Emaitza hortik sortzen da. Hor dago ere sortzailearen jeinua.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Jexux Larrea (Donostia, 1958), dantzaria eta dantza-irakaslea da.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.