Joxe Forcada Arrieta
Zatia
"Fraideek dantza eta kanta bultzatzen zuten"
Ezpata-dantzan ibilitakoa da Joxe Forcada Arrieta (1930, Andoain). Fraideen artean, Sebastian anaiak erakusten zituen dantzak. Kantatzeko balio zuenak, koruan hasi behar izaten zuen nahitaez.
Joxe Forcada Arrieta (2010) © Ahotsak.eus
Gehiago jakin
Joxe Forcada Arrieta (Andoain, 1930) Andoaingo Kale Nagusian sortu zen eta seme bakarra izan zen. Aita Errioxatik etorritakoa zen, eta ama Leintz Gatzagakoa. Aita alargun gelditu zen oso gazterik eta bigarren emakume batekin ezkondu zen. Seme bakarra izan zen. Txikitan, fraide batek erakutsita, ezpata-dantza dantzatzen ikasi zuela gogoratzen du ederki.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.