Maddi Claverie
Zatia
"Izigarriko larderia bazen orduan"
Kongregazioko neskek debekatua zuten mutilekin dantzan aritzea. Halere, batzuek dantzatzen zuten eta kongregaziotik kanporatuak izaten ziren orduan. Maddi Claverie horietarik bat izan da.
Maddi Claverie. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV420-421
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Maddi Claverie 1928ko azaroaren 5ean sortua da, Makeako hiru ostatu-jatetxeetarik batean. Hiru haur ziren, 1924an sortu Aurélie ahizparekin eta 1926an sortu anaiarekin (42 urteetan zendu zena).
Zertifikataren ondotik, Maddik dendari lana ikasi zuen, herrian bizi zen ttantta batekin, eta hortan lan egin zuen bizi guzian, bere lanbide nagusia ostatu-jatetxekoa izanik, haren segida hartu baitzuen.
Gazte-gazterik (12 urte), ttanttak Besta Berriko jantzien egiten eta arranjatzen irakatsi zion. Gaur egun oraino, 2012an, lan hortan segitzen du, 84 urteetan. Hamabi jantzi haren gain dira, beste hamabiak herriko beste ostatu-jatetxea atxikitzen duen Marie-Odette Bidegarayren gain direlarik.
Maddi 1960an ezkondu zen eta bi seme baditu. Makeako "pertsonaia" hori Claverie ostatuan solastatu dugu, bere bizi guzia han iragan baitu.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.