Maialen Unanua
Zatia
"Iduritzen zait dantza musikaren adierazteko modu bat dela"
Musika gustatzen zaio Maialen Unanuari. Dantzaren bidez musika espresatzen da, askatzen eta bera deskonektatzen da, bereziki lagunekin, festetan. Dantza baino nahiago du euskal dantza, "sentimendu bat bezala, zerbait nirea bezala" bizi duena. Beretako, tradizioa, aspalditik jin eta mantentzen lortu den gauza da, nahiz pena den "hainbeste ohitura galdu izanik, Herriaren zati gorde bat baitira, zerbait oso uniko". Ohitura batzuk aldatu beharko lirateke edo moldatu gaur egungo egoerara, galdu gabe haatik.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Maialen Unanua (Urdiain, 1997) dantzaria da.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.