Marisa Barrena
Zatiak
"Denak gai gira dantzatzeko eta horretaz disfrutatzeko"
Marisa Barrenarentzat, dantza kultura da, terapiarik egokiena pozik bizitzeko. Ez da praktikatzeko adinik ez eta generorik. Euskal dantza euskal kulturaren osagaia da, era askotan zabaldua: erromeria dantzak, ezpata dantzak, ihauterietakoak, erritualak, etab. Tokian tokiko ezaugarriak zaintzekoak direla, dio Marisak, "baina ateak idekita edukiz beti, aire freskoa sartzen uzteko".
Marisa Barrena - 2015 © Euskal kultur erakundea
Tradizioa, oztopo bat?
Tradizioan, gure sustraiak bilatzen baditugu ere, kasu batzutan, hitz hori oztopo bat bilakatzen ahal da. Emazteei plaza publikoan agertzea ukatzen zaielarik tradizioa aitzakitzat hartuz, ateak hesten ditu eta tradizioa etsai bihurtzen da. Adibidez, Durangaldean (Bizkaia) Ezpata dantzari eguna egiten denean gizon dantzariak baizik agertzen dira. Emazteei debekatzen zaie parte hartzea tradizioaren izenean. Tradizioa etengabe elikatu, berriztatu behar den zerbait da. Ez du estatikoa izan behar, beti dinamika batean mantendu behar da: berritasuna tradizioan.
Marisa Barrena - 2015 © Euskal kultur erakundea
"Ez dugu nahasi behar sorkuntza eta asmakeria"
Sorkuntzak kulturaren arlo guzietan du zentzua eta tokia (literatura, pintura, eskultura, dantza, musika, etb.). Garrantzia handia eman behar diogu sorkuntzari, beldurrik gabe, ausartak izanez. Baina ez da nahasi behar sorkuntza eta asmakeria. Asmakeriak egiten dira sustraiak ez direlakotz zaintzen, edo hauetarik aldentzean.
Marisa Barrena - 2015 © Euskal kultur erakundea
Gehiago jakin
Marisa Barrena (Amorebieta-Etxano, 1951) dantzazalea da.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.