Nagore de las Cuevas
Zatiak
"Dantza arte bezala ikusten dut, ez kirol moduan"
Nagore de Las Cuevas-ek dantza arte bat bezala ikusten du, nahiz formakuntza fisiko bat behartzen duen. Dantzan dena sartzen du: sentimenduak, mugimendua, transmisioa, komunikazioa, sorkuntza, erakaskuntza. Eta euskal dantza beretako hauxe da : alde batetik, euskaldun batek edo Euskal Herriko batek egiten duen dantza, eta bestetik ohikoa dena.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Transmisioa eta generoa
Gaur egun hola egin behar ote da betidanik hola egin delako? Ba ote da "neskendako dantzarik" eta "mutilendako dantzarik"? Ber maneraz, mutikoak gona batekin jantzi ditzazkegu dantza baten interpretatzeko? Transmititzeko momentuan, konduan hartu behar dugu gauzak nola transmititzen diren eta zein zentzurekin.
Nagore de Las Cuevas - 2015 © Euskal kultur erakundea
"Kontuz ibili behar da "tradizio" hitzarekin"
Nagore-rentzat tradizioak zentzu bat badu, baina tradizionalismoak ez. Lehen dantzatzen zena ezagutu behar da, baina kontuz ibili behar da tradizio hitzarekin. Kontua ez da lehen manera batez dantzatzen zelako, gaurregun berdin dantzatzea. Gaurko dantza bat, tradizionala bilaka daiteke hemendik 50 urteetara.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Nagore de las Cuevas (Sestao, 1985) dantzaria eta dantza-irakaslea da.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.