Xaneta eta Charles Sabarots
Zatia
"Kongregazioko neskak ez ziren libro mutikoekin dantzatzeko"
Charles Sabarots-en arabera, Makean neska andana bat kongregazioan ziren eta ondorioz, ez ziren mutikoekin dantzan aritzeko libro. Itsasun aldiz, gauzak desberdinak ziren. Funtsean, Xaneta bera dantzaria zen. Bere ustetan, mutxurdinak ziren kongregazioan sartzen, eta haserretzen ziren bertze neskak dantzan eta kantuz ikustean.
Xaneta eta Charles Sabarots. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV598, 601
Gehiago jakin
Gehiago jakin
Charles Sabarots 1931n sortua da, Makean, Ostatu Berria etxaldean. Haren aita Luhusoko kaolin harrobian ere ari zen, etxaldeko irabaziekin ez baitzuten aski, eta gazterik hil zen (laneko istripuz), 1939an.
Charlesek Jauregi Berria etxea primantzaz ukan zuen. Han, biziki maite zituen bere otto eta ttantta bizi ziren. 1956an ezkondu zen, Xanetarekin, eta bi haur ukan zituzten. Charles bizi guzian hargintzan ari izan zen.
17 urteetan dantzatzen ikasi zuen, Emile Zubietak irakatsirik, eta dantza jauziak bai eta bikote dantzak eman zituen, herriko besta anitzetan. Charlesek Besta Berrin aktiboki parte hartu zuen eta sutsuki aipatzen du.
Xaneta Sabarots 1934an sortua da, Itsasuko Gibelarte auzoaldean. Sorterriko oroitzapen anitz atxikitzen du (burdin meatzeak, Latsa auzoaldeko gerezien biltzeak eta saltzea). Badu 56 urte ezkondua dela, eta Makeako biziko gertakari nagusiez ere anitz badaki.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.