Jon Maya
Zatiak
"Gaur egun Euskal Herrian sortzen dena euskal dantza da"
Jon Maiarentzat, dantza bizia da, izatea. Sei urte zituenetik, era naturalean, haren izate guztia dantzan kokatua izan da, plazerrez, lan ibilbide bezala ere, harreman pertsonaletan. Dantza eta euskal dantza berdintsuak dira Jonentzat. Bera Euskal Herrian sortua da, hemen bizi eta ikasi du. Egiten duen dantza euskararen lurraldean errotua da. Euskal dantza kontzeptu zabala da. Dio gaur egun Euskal Herrian sortzen dena euskal dantza dela, bai eta ere dantza garaikidea. Azkenik, azpimarratzen du euskal dantza munduan egiten dena dantza unibertsoaren erdi erdian kokatzen dela.
© Euskal kultur erakundea - 2015
"Ohiko dantzaren giltza da euskal dantza gaurko biziari egokitzea"
Jon Mayak dio dantza era naturalean bizitzen dela eta sortzen dugula, garen eta pentsatzen dugunetik. Pentsatzen du ohiko dantza ez dela bizi behar iraganeko zerbait bezala, eta euskal dantzaren giltza gaurko biziari egokitzea dela, gaurko errealitateari lotzea. Halaber, transmisioa garrantzitsua da euskal dantzaren eta kulturaren iraunkortzeko. Gehitzen du transmisio horrek indartsua, kalitatezkoa eta sentsuduna izan behar duela.
© Euskal kultur erakundea - 2015
Gehiago jakin
Jon Maya (Errenteria, 1977) dantzaria eta koreografoa da. Kukai konpainiako zuzendaria da.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.