Irudimena dantzan!

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak « Irudimena » sormen lehiaketaren 5.edizioa antolatu dute, 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15era. Gai berezi baten inguruan: dantza! Sariak Durangoko azokan banatu dira, abenduaren 6an. Goresmenak irabazleei eta milesker parte-hartzaile guziei!

Irudimena 2015 - Irabazleak

Irabazleak

Irudia

  1. Lorea Garat (Baiona) - "Pasarte"
  2. Edurne Peraita (Getxo) - "Harira"

Soinua

  1. Patxi Amulet (Angelu) - "Ikatz goriak"
  2. Maddi Zubeldia (Ziburu) - "Zohardia"

Testua

  1. Alaia Cachenaut (Uztaritze) - "Pestaren oihua"
  2. Elsa Spizzichino (Hendaia) - "Amatxiren dantza sekretua"

Lehiaketa

Lehiaketan parte hartu nahi zuenak soinu bat hautatu behar zuen ondotik proposatutako zerrendan.

Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...). 

Soinuak

Hona proposatzen ditugun 9 soinuak. Denak www.dantzan.eus ataritik datoz.

  1. Ainhoarrak
  2. Larrain-dantza
  3. Mutil-dantzak
  4. Txantxoak
  5. Bralea
  6. Hegi
  7. Oilasko-biltzea
  8. Erregelak
  9. Paleotados de Pipaón y Villabuena

 

Ainhoarrak 
Ainhoarrak dantza-jauzia Lekorneko Kabalkada-toberetan Urtsuko xoriak dantza taldearen eskutik. Grabaketa: Josu Garate - www.dantzan.eus (2014)
Egilea: Josu Garate - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu

Larrain-dantza
Elizondon hartutako larrain-dantzaren azken zatiko soinua. Baztandarren biltzarrean dantzak leku berezia izaten du urtero eta larrain-dantzak bailara osoko eta Euskal Herriko dantzariak plaza berean elkartzen ditu.
Egilea: Oier Araolaza - www.dantzan.eus (2015) | Soinua eskuratu

Mutil-dantzak
San Joan eguna Arizkunen eta mutil-dantzak plazan, eguerdian. Honakoan Billantziko-txiki, zahar-dantza eta mando-zaharraine mutil-dantzak dantzatzen dituzte arizkundarrek.
Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu

Txantxoak
Inauterietako igandean ateratzen dira Abaltzisketako txantxoak, mozorroa, zesteroa eta soinujolea puska biltzean baserrietan eta herrian ere. Etxe bakoitzaren atarian erratza pasa eta txantxoen makila-dantza eskaintzen dute.  
Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu

Bralea
Zuberoako maskaradetan dantzatzen den soka-dantza da bralea. Osorik emanez gero hiru zati izaten ditu: kontrapasa, brale jauztea eta karakoiltzia. Lehen biak ikus entzun daitezke 2014an Zalgize-Iruriko gazteek eskainitako maskarada honetan.
Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014)| Soinua eskuratu

Hegi
Claude Iruretagoienak proposatuta, Aiziritzen 1989 urteko urtarrilean, hilabete geroago bertan Burgaintzi taldekoek emango zuten kabalkadarako jauziak behar zen bezala ikasten lagundu asmoz, inguruko adineko dantzariei bazkari baten aitzakian dantzarako gonbidapena luzatu zitzaien. Soinua jotzen entzun daitekeena Beñat Irigoyen “Galtxetaburu” da eta danborjolea berriz Henry Uhaldeborde.  
Egilea: Claude Iruretagoiena (1989) | Soinua eskuratu

Oilasko-biltzea
Oilasko biltzea Amasan, herriko gazteen eskutik. San Martin (azaroak 11) bezperan egiten dute oilasko biltzea Amasako baserrietan, eta bazkal-ondoren, oilasko jokoa eta soka-dantza izaten dira herriko plazan.
Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2011) | Soinua eskuratu

Erregelak
Soka-dantza edo erregelak Berriz-en, 2014ko San Pedro egunean, German Aldekoa txistulari dela. 
Egilea: Eire Vila - www.dantzan.eus (2014) | Soinua eskuratu

Paloteados de Pipaón y Villabuena
Paloteados de Pipaón y Villabuena, Gasteizko Indarra dantza taldearen eskutik, “Ezpalak” jaialdiaren bigarren edizioaren karietara Eibarren.
Egilea: Dantzan.eus (2007) | Soinua eskuratu