Kepa Artetxe
Zatia
Puntapioa, galdutako dantzari buruz
Kepa Artetxek beste dantza bat aipatzen digu: puntapioa, albokarekin egiten zena. Leon Bilbaok esaten zuen berak ikusia zuela. Bere aitak alboka jotzen zuen eta ezkondu berriek dantza egiten zuten. Neskak bikoteetan jarririk ari ziren. Zeberion eta inguruan, bariante asko baziren, pauso asko, buelta bereziak nun alde batera itzulikatzen ziren beste aldera egingo balute bezala. Artistek edo maisuek beren pausuak bazituzten. Auzo batetik bestera, ezberdinki ematen zen: antzera, baina ezberdin.
Kepa Artetxe - 2013 © dantzan.eus
Gehiago jakin
Kepa Artetxek (Galdakao, 1939) umetatik eduki du dantzarako zaletasuna eta horregatik, herriko lagun batzuekin batera, Galdakaoko Andra Mari dantza-taldea sortu zuten gazteak zirenean. Ordutik, Bizkaiko dantzak jasotzeari eta zabaltzeari ekin dio.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.