Iñaki Irigoien
Zatiak
"Askotan emazteak dantzari hobeak izan dira gizonak baino"
Iñaki Irigoien-en ustetan, artxiboetan agertzen denez, lehen ere emazteek dantzatzen zuten, hala nola XVIII. mendean. Gainera, askotan dantzari hobeak ziren gizonak berak baino.
Iñaki Irigoien © dantzan.eus
Herri dantzak berreskuratzeko ahalegina
Iñaki Irigoienek dio artxiboen arabera herri guzietan dantzatzen zela. XVII. mendean adibidez, herri bakoitzean, batez ere Corpus edo Besta-Berri egunean, dantzariak baziren. Dantza batzuk XIX. mendearen amaieran galduta zeuden. Iñaki Irigoien ibili zen jendea animatzen dantza horiek berreskura zitzan, berriak egin beharrean. Gaur egun, gainera, oso kultura bateratu batera goaz mundu osoan, baina badago ere beste erreakzio bat jendearen artean : norberearen berreskuratzea. Kontrajarriak daude bi gauzak: munduko kultura, mundu osokoa, denentzat berdina. Baina hala ere, herri bakoitzak nahi du bere berezitasuna izatea, eta horrek garrantzia dauka geroz eta gehiago.
Iñaki Irigoien - 2013 © dantzan.eus
Gehiago jakin
Iñaki Irigoien (Bilbo, 1935) dantzari, irakasle, ikertzaile eta dantza bultzatzailea da. 1952. urtean sartu zen dantzaren munduan. Lehenbizi Dindirri Dantza Taldeko dantzaria izan zen. Baina taldeko kideetako bat izanik gazteenei irakasten hasi zen, eta gero taldea antolatzen eta zuzentzen hasi zen. Euskal kultura eta folklorea ikertzeko asmoz egin zuen lana nabarmendu behar da. Euskal Dantzarien Biltzarraren (Baiona, 1966) sorreran parte hartu zuen eta Iruñean (1978) eta Bilbon (1979) egindako lehen Dantzari Egunak antolatu zituen.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.