Migel Angel Sagaseta

Zatiak

Dantza-maisuek ezagutu behar luketeen ikerketa liburua

Migel Angel Sagasetak dio bere liburua kontsultatzea merezi duela, dantza maisuek edo edozeinek ezagutu behar lukeena. Pena eman zion ikustean grupo askotan ez zakitela bazenik ere halako ikerketarik. Ikerketa bat da, sakontzeko bideak eskaintzen dituenak. Luzaidkeo dantza guziak hor daude: dantza luzea, mutxikoak, jauziak, bolant dantza baina ere kontradantza batzuk eta ere besteak beste, fandangoa eta ari-arin…

Migel Angel Sagaseta - 2013 © dantzan.eus

Luzaideko dantzen doinuen bilketa

Migel Angel Sagaseta ibili zen Luzaiden doinuak biltzen. Esplikatzen digu musikariak arrabitatik orkestrara nola iragan ziren, eta dantzan aldaketak noiz eta nola gertatu ziren. Hasi zen Beñat Galtxetabururi, bai eta besteei, partizioak galdetzen. Baina erantzun zioten gogoz jotzen zutela. Ez zuten partiziorik. Beraz, galdegin zien dantzetako doinuen kantatzea: magnetofonoz grabatu zituen eta transkribatu. Nahi izan zuen segurtatu xuxen kantatzen zituztela. Adinekoen gana joan zen eta han ikasi zuen bazirela aspaldian jotzen ez ziren galdutako melodiak. Lehenago, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, Faustin Bentaberry eta besteak arrabitarekin ari ziren, koruaren erdian jarririk, handik jo eta markatu. Berak jo eta berak markatu, edozein dantza, guziak bazekizkiten. Baina klarinetearekin eta tronpetarekin jotzen hasi zirelarik, memorioz ez zekizkiten dantzak bazterrean gelditu ziren. Hori iragan zen Luzaiden, 1920 inguruan. Jada, 1928-1929an denek orkestrarekin jotzen zuten. Orkestrak arrakasta handia zuen arrabots gehiago ateratzen zuelako eta jendeak nahiago zuelako. Urte horietan ere, 1927an, Londresera joan ziren, 1929an Bartzelonara, Errumaniara... asko atera ziren eta hor aldaketa frango eman zen. Entrexatak ere sartu ziren. Hori, Faustinen obra izan zen. Zenbait urrats ere pixka bat aldatu zituen.

Migel Angel Sagaseta © Dantzan.eus

Biografia

Migel Angel Sagaseta

Ituren-en sorturik 1941ean, apaiz lanera joan zen Luzaidera Migel Angel Sagaseta. Berehala ohartu zen herri hartan dantzak zuen garrantziaz, eta poliki poliki hurbiltzen hasi, musika aldetik laguntzen hasi eta ohartu orduko informazio eta dokumentazio bilketan buru-belarri ari zen. 1977. urtean argitaratu zuen Luzaideko dantzak liburua Migel Angel Sagasetak. Musikari eta dantza taldeentzat altxor harrigarria gertatu zen, eta Nafarroa Behereko dantza eta musikak ezagutu, biziberritu eta zabaltzeko ezinesteko tresna bihurtu zen.