Emakumea dantzatua izan da?

Aita Donostiak idatzi zuen emakumeak euskal dantzetan ez zuela dantzatzen, dantzatua izaten zela.

El hecho es que la mujer vasca no baila en el verdadero sentido que la palabra tiene entre nosotros. Asiste al baile y toma parte en él; pero como bien se ha dicho, es para «ser bailada», para que ante ella muestre el varón sus habilidades.

Soka-dantzaz ari zen zehazki Aita Donostia aipu horretan. Soka osatu duten gizonezkoek aurreskua jasotzera emakumea plaza erdira gonbidatzen duten uneaz. Baina soka-dantzak, ez zituzten soilik gizonezkoek egiten. Lehen sokak, ez zituzten soilik gizonezkoek ateratzen. Ohikoa izan da emakumeek sokadantzak gidatzea, lehen soka emakumez osatzea, eta beraz, dantzari protagonismoa beregain hartzea.

Hona Resurreccion Maria de Azkuek jasotako kanta honetan kontatzen dena:

«Behin batez yoan ninduzun

Isturitzeko plazalat,

andre eder bat ikusi nuen

dantza-buruan zuhala».

Andre eder bat dantza-buruan», emakume bat soka-dantza gidatzen.