Bizkaitar haurrak Jatsun errefuxiatuak

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Maria Rosa Karmele Rosa Jatsu Arantza Goikoetxea
Bizkaitar haurrak Jatsun errefuxiatuak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Arantza Goikoetxeak, Karmele eta Maria Rosa Lopategik, aterpetuak zirenak Jatsuko Lurdes Euzko Aur-Etxean, ikasi zuten dantza andereñoekin, hots Koro eta Maritxu Barriola, bai eta Urkiola ahizpekin. Eresoinkako mutilekin joaten ziren dantzatzera, Haltsura, Kanbora, Azkainera, Donibane Lohizunera, Senperera, Donibane Garazira, Sarara... Frontoietan dantzatzen zuten.

Euskal dantza guziak, Hegoaldekoak zirenak, ikasi zituzten: sagar dantza, ezpata dantza, Eguberri dantza... Eguberriz, dantza batzuk egiten zituzten abesti batzuekin. Mutikoek ezpata dantza, makil dantza, mutil dantza, zahagi dantza, mikeleten dantza egiten zuten, hau mikeletez jantzita. Kantuak ere ematen zituzten, hiru bozetan. 

Bizkaitar haurrak Jatsun errefuxiatuak Arantza Goikoetxea, Karmele et Maria Rosa Lopategi. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV971

Gehiago jakin