Besta-Berri: neska-mutilen artean dantzatzeko okasionea
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- besta berri Lekorne Aña Mari Mougica Fandango Kaskarotak mutxiko

Aña Mari Mougicak Gerezieta Etxemendiko Pierre Labistekin ikasi du jauzien emaiten (Hegi, Ainhoarrak, etab.). Honek mutxikoak markatzen zituen herriko bestetan eta bereziki Besta-Berriz. Besta-Berriz gazteria anitz jostatzen zen. Mutxikoak, fandangoak emaiten zituzten eliza ondoan, bai eta ere kaskarot martxak Otabaz. Neskentzat mutilekin aritzeko okasione bakarrenetakoa izaiten zen. Jantzien josteko hamar bat emazte biltzen ziren Belokeneko Mayirekin. Otabaren ondoko igandean, Mayik krakada eskaintzen zieten.
Aña Mari Mougica. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1456