Errezarret apeza kultura bultzazaile
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Jean-Pierre Recalt

Jean-Pierra Recaltek aipatzen du Errezarret apeza. Eskolan erakasle ukan zuen, euskaraz harrarazten zituen bere garaiko haurrak, euskal kantuak erakutsi zizkien, eta euskaltasun kontzientzia piztu. Dantzatzeko gogoa eman zien ere gazteei, Pierra Garat-Arhane dantzari ohia eta atabalaria ekarraraziz, dantza erakusteko.
Berari esker Ibar eskuinean, maskaradak eta pastoralak berriz abiatu ziren.
Jean-Pierre Recalt. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1094