SOKA erakusketaren dokumentuen katalogoa BILKETA euskal funtsen atarian sartu dute
Akitania Berriko DRAC-aren laguntzarekin, P@trinum programaren baitan, Euskal kultur erakundeak SOKA erakusketan ikusgarri diren dokumentu guzien zerrenda osatu du 2018an. EAD formatuan egin den katalogo numeriko hori Baionako mediatekako Bilketa.eus atarian kontsultagarri dago orain, frantses bertsioan, Baionako herriko etxeko eta EKE-ren arteko partaidetza baten karietara.
                Katalogo hortan 400 dokumentu baino gehiago zerrendatuak dira, hala nola bideoak, soinu grabaketak, ikonografia, testuak...
Maider Bedaxagar dokumentalistak eraman du lan hori EKE-ren izenean, hainbat erakunderen aholkuetan bermatuz (Dantzaren zentro nazionala - CND, Médiaquitaine, Baionako mediateka, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra...) eta Frantziako liburutegia nazionalaren arauak errespetatuz (lekziko tematiko eta geografikoei begira batez ere).
Oroitaraz dezagun dokumentu horiek erreprodukzio numerikoak direla. Jatorrizko dokumentuak toki (artxibotegiak, museoak, familien funtsa pribatuak...) eta herri desberdinetatiz datoz. Haietatik batzuk sarean ikusgai dira. 
Denak Euskal kultur erakundeko ahozko ondare kontsultagunean eskuragarri dira, hitzordua hartuz gero.
Katalogo numeriko gordina Bilketa.eus atarian ikusgai dago orain, frantses bertsioan. Karia hortara Euskal kultur erakundea BILKETA proiektuko eduki-hornitzaile bilakatzen da, beste hainbat partaidek osatzen duten sareari juntatuz.
2019ko udaberritik goiti euskaraz ere eskuragarri izanen da katalogoa, publiko zabalari zuzendu bertsio egokitu eta erakargarriagoan www.soka.eus webgunean.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
            
                    
                    
                    
                    
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.