"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Gasteizen

2019/02/08

2019ko urtarrilaren 18tik martxoaren 3a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Gasteizko Oihaneder euskararen etxean izanen da ikusgai. Lau hizkuntzatan, euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu, multimedian oinarrituz. 

SOKA, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.

Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 130 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak.
Azpimarratzekoa da bestalde, EKE-k eraman "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruko anitz lekukotasun grabatuak izan direla eta horien zati frango ikusgai izanen direla erakusketan. 

Bestalde, edukien aberastasun guzia jendeen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak baliatuak izan dira ere.

Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bertan bai eta bertze artxibo arraro frango ere. 

Adibidez argazki-kazetaritzaren sortzaileetarik bat izan den Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran egin argazkien bost erreprodukzio ikusten ahal dira erakusketan. Balio handiko dokumentu eder hauek International Center of Photography de New-York zentroarenak dira.

Ordutegia : 

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 / 18:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

Aipatzekoa da Oier Araolazak erakusketaren bisita gidatu bat proposatuko duela otsailaren 6an (19:30), eta otsailaren 22an (20:00), Gari Otamendik eta Oier Araolazak berak hitzaldi dantzatu bat eskainiko dutela "Korrotik pikutara: euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua" gaiaren inguruan

Xehetasunak

 

Argazkia: Johan Morin