Gaztedi taldea eta Alejandro Aldekoa
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Gaztedi dantza taldea Alejandro Aldekoa

Joseba Arrieta eta Txomin Unzalu Bilboko Santutxuko Gaztedi dantza taldeko kideak izan ziren taldearen hastapenetik 1951-1966 urteetan. Garai haietan Dantzari dantzaren iturrien bila joan zen taldea. Eztabaida zonbaitzuen ondotik "Eusko gaztedi - Juventud vasca" mugimenduak zabaldu eredua baztertu zuten tokian tokiko dantzatzeko erak hobetsiz.
Horretarako Berrizko Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren ikustera joan ziren. Berak onartu zuen bertako dantzatzeko moldeak erakastea.
"Dantza baten lehen urratsak" dokumentala (2013) © Gaztedi dantza taldea