Euskal identitateaz eta dantzen jatorriaz kontzientizatzea
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Betti Bidart

1970 hamarkadatik goiti, dantza taldeek oldar bat ezagutu dute egoera soziopolitiko berritzaileari lotua. Dantza, euskal kulturan kokatua, funtsezko erranahi bat hartu du. Honen bidez batzuk nahi izan dute beren euskaldungoa erakutsi.
Bestetik, taldeak hobetuz joan arau, ohartu dira dantza gehienetan "halako nahasketa bat egiten zutela", Baigorrin eta Donibane Garazin dantzatzen zen "Otsagabia"ren kasuan bezala, deus ikustekorik ez zuena Otsagabiako dantzekin.
Hasi dira orduan dantzen eta urratsen jatorria ikertzen.
Betti Bidart – Marcel Haristoy. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV134