Jeannot Larrondo eta Erramun Tartachu dantza maisuak
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Erramun Tartachu Jacques Larrondo Mixel Etxekopar

Mixel Etchecopar-ek Jeannot Larrondo eta Erramun Tartachu dantza maisuen arteko ezberdintasuna aipatzen du (biak erakasle ziren Urdiñarben). Nahiz ezberdinak izan, haien ikusmoldeak eta metodoak osagarriak ziren: Larrondo, armadako kapitain ohia izanki, elita baten formakuntzaren alde zen, goi mailako dantza baten alde.
Erramun Tartachuk aldiz denak hartzen zituen, bateratzailea zen eta funtzio sozial azkar bat bazuen. Ez zekien nehori "ez" erraiten.
Mixel Gotaineko beste lagun batzuekin Urdiñarbera joaiten ziren Erramun Tartachuren dantza klaseak segitzeko.
Pausuak gogoz ikasten zituzten kantuaren bidez. Usu bereizten diren dantza eta kantuaren arteko harremana naturala aipatzen du.
Mixel Etchecopar. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV935, 937