Eskiulako dantza eskolan, nola "farrüsta" erakutsia zen
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Ximun Castillon Eskiula

Ximun Castillonek deskribatzen du nola erakatsia zen "farrüsta" urratsa Eskiulako eskolan. Bere erakasleak erraiten zuen pentsatu behar zutela leize baten gainealdean zirela, 20 zentimetroko taula baten gainean eta gibelka dantzatu behar zutela, urratsaren xuxen emaiteko gisan.
Konparatzen du Atharratzeko manerari non ainitzez zabalago ari ziren, okertuz, aldiz Eskiulako eskolan gorputza ez zen erabili behar, zangoak baizik.
Simon (Ximun) Castillon. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV866