"Oroitzen naiz" ikuskizuna (2011)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Koldo Zabala Philippe Oyhamburu Jean Nesprias Mizel Théret
"Oroitzen naiz" ikuskizuna (2011)
© Caroline de Otero - Catherine Guillaud | BoiSakré productions

2011n, Euskal Herriko hiru dantzari ospetsu eta bikain− Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte, 2014an zendua)− elkartu ziren Mizel Théret-k zuzendutako ikuskizunean. Hiruek eskaini diote bizitza dantzari (eta hortaz, euskal kulturari), eta buru eta bihotz ekin diote, haien barruan zirauen "su sakratu" batek bultzatuta. Obra intimista hau, geldoa eta samurtasunez betea, keinu minimalistetan oinarritzen zen. Hiru dantzariak eszenatokian zehar ibiltzen ziren, hainbat dantza "pausu" emanez, haiei buruz hitz eginez, bata bestearen babesa bilatuz. Sorkuntzaren gai nagusia dantzariaren gorputzaren eta gorputz-memoriaren zahartzea zen.

"Oroitzen naiz.." - Mizel Theret © Caroline de Otero - Catherine Guillaud | BoiSakré productions

Gehiago jakin