Eguneko arrantza
- Auteur :
- Éric Fottorino (Traduction : Itxaro Borda)
- Éditeur :
- Maiatz
- Année :
- 2024
- Pages :
- 75
- Type :
- Nouvelles
- Thème(s) :
- Faits de société, Politique
Résumé
Résumé en basque
Greziako Lesboseko portuan, bi pertsonai elkartuak dira. Migranteen zorteaz solastatzen dira.
Bata, lehen humanitate irakaslea zena, gaur egun, arrantzale berezia bilakatua da. Hain zuzen, migranteen gorpuak itsasoan biltzen ditu eta egunero saltzen. Berak dionaz, Europarrek egin nahi ez dutena egiten du, hain zuzen itsasoa garbitzen du.
Bestea, erabat balditua edo harritua den bezeroa da ; ez dakigu hilotzak erosi nahi dituen edo…bere burua zuritu…
Testua, elkarrizketa batean moduan agertzen da. Bi pertsonai : arrantzalea, eroslea.
Eric Fottorinoren La pêche du jour testu laburra, migranteen gaia aipatzeko alegia inarosgarria eta erradikala da. Ukabilkada baten antza duen testua.
Norberaren kontzientzia ona itzulipurdikatzen duen testua.
Axolagabekiaren aurkako oihua.
Gogoetatzera, asaldatzera, jardutera, hots ez amor ematera gomitatzen gaituena.
Agian ere, Mediterraneoko eta munduko uretan bizi hobeago baten bila milaka gizon, emazte, haur itotzen diren unean, itsasora jaurtiki flotagailu salbagarria.
Itxaro Bordak euskaraz maisuki adierazten digu interbentziozko testu horren indarra eta argitasuna.