Euskal kulturaren transmisioa

Euskal kultur erakundeak ama eskolatik terminalera arteko ikasleei zuzenduak diren hainbat dispositibo pedagogiko proposatzen ditu euskal kulturaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko (musika, literatura, zinema).

Dispositibo horien helburua ikasleei euskararen erabilerari zentzua ematea da, obrak ezagutuz eta artistekin elkartuz, ideiak eta emozioak transmititzeko bitarteko gisa. Hiru sailatan bana daitezke: topaketak, ibilbideak, lehiaketak.

Dispositiboak

Topaketak

Topaketek obra edo artista bat une jakin batean ezagutzeko parada ematen dute; aitzinetik, ikasgelan, prestakuntza-lana egiten da.

Ibilbideak

Ibilbideek topaketa sakontzeko aukera ematen dute, eragile batekin batera egindako sorkuntza-lanaren bidez.

Lehiaketak

Lehiaketak ikasleen sormena sustatzen du eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartzeko parada ematen die.