SOKA erakusketa bisitatu duzu ? Eman zure iritzia !
Euskal kultur erakundea "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren publikoen inguruko azterketa bat lantzen ari da. Xede horrekin inkesta bat abiarazi dugu Mauleko aurkezpenaren karietara, joan den apirilean. Zuk ere SOKA bisitatu baduzu, edozoin herritan, eman zure iritzia sarean. Lagunt gaitzazu SOKA eta gure ondoko erakusketak hobetzen !
Paueko Unibertsitatean ondare balorapenari buruzko Master bat prestatzen ari den Mathilde Caraminot-ek landu du inkesta.
Zabalik dago sarean uztailaren 16a arte.
Publikoen inkestan parte hartu
- Bete inkesta sarean
(Galdera guziei erantzun ondoan ez ahantz "Grabatu" klikatzea)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.