SOKA erakusketaren arrakasta Biarritzen
5000 bisitarien muga gainditu du hilabete batez Biarritzeko Santa Eukeniako elizpean aurkeztua izan den SOKA erakusketak. Bere ibiltaritza segituko du lehenik Donostian 2016ko otsailean, eta ondotik Euskal Herriko beste hainbat herritan.
Bisitari batzuek "urrezko liburuan" utzitako oharrek agerian uzten dute publikoaren ganik erakusketak bildutako arrakasta.
Ondoko aurkezpena Donostian programatua da 2016ko otsailean. Gainerateko datak agendan sartuko ditugu baieztatu arau.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.