SOKA erakusketaren balorapen pedagogikoa
Martxoaren 23an, 18 irakasle bildu ziren Donostiako Koldo Mitxelena zentroan Euskal kultur erakundeak ekoiztutako "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren ezagutzeko. Karia hortara, Canopé sareak, Ikas pedagogia zerbitzuak, EKE-k eta IDB dantza federazioak sortu baliabide pedagogikoak deskubritu zituzten.
Baliabide pedagogiko horiek www.soka.eus webgunean daude eskuragarri, erakasleei dedikatua den atal pribatu batean. Nahi dutenek sarbidea eska liezaiekete ondoko bi arduradunei.
Gehiago jakin
- Maia Etchandy - Euskal kultur erakundea - maia.etchandy@eke.eus - 05 59 93 25 25
- Johañe Etchebest - IDBko misio arduraduna - johane.etxebest@gmail.com - 06 81 90 47 46
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.