Errenazimenduko dantzak eta dantza tradizionalak

Berpizkundeko dantza-maisuen errepertorioaren antzerako ezaugarriak aurki daitezke Europako zenbait dantza tradizionaletan. Halaxe antzeman dute ikertzaileek. Julia Sutton-ek idatzi zuenez: «Italiako dantza-liburuetako eta gaur egungo Balkanetako eta Greziako dantza urratsen artean dagoen antzekotasuna sendoegia eta agerikoegia da aintzat ez hartua izateko; baina antzekotasun argienak euskal dantzarien teknika bituosoan dago».

Ingalaterrako morris dantzak, Espainiako Eskola Boleroa edo Errumaniako Calusari dantzak euskal dantzekin konparatuta antzekotasunak ageri dira. Eta ezaugarri komun horietako gehienak Berpizkundeko dantza-maisuen dantza sisteman aurki daitezke.

Europako gorteetan dantza-maisuek jorratzen zuten errepertorio eta dantzaren didaktikaren aztarnak, XVIII. eta XIX. mendeko akademia militarretan, eta baita Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak 1824an argitaratutako Gipuzkoako dantzei buruzko liburuan ere antzeman ditu Juan Antonio Urbeltzek.