Iztueta, aitzindaria ala azkendaria?

Juan Inazio Iztuetak 1824an Gipuzkoako dantzei buruz argitaratutako liburua aitzindaritzat jotzen da maiz, herri dantzak idatziz jasotzeko lehen folkloristen lanak beranduagoakoak baitira. Baina Iztueta Berpizkundeko dantza-maisuen oinordekotzat hartzen badugu, esan liteke ia toki guztietan ordurako galdua zegoen ezagutza eta sistemaren jarraitzaile izan zitekeela, eta beraz, aro baten azkendaritzat jo genezake. Ez dago frogatua Iztuetak jasotako dantza-sistema Berpizkundeko dantza-maisuen azken aztarnetako bat denik. Lan-hipotesia da eta ikerketa ugari egin beharko da horri berretsi edo baztertzeko. Hipotesi horren arabera, dantza-maisuen ereduak gorteetan indarra galtzen joan ahala (XVII-XVIII. mendeetan) eta modako beste errepertorio eta dantza-moldeak nagusitu ahala (kontra-dantzak bereziki, XVIII. mendetik aurrera) probintzietako hiri eta herrisketan bilatu zutendantza-maisuek bere ogibidearekin jarraitzeko aukera. Ondorioz, tokian-tokiko zenbait tradizio koreografikotan aurki daitezke dantza-maisuen sistemaren aztarnak. Eta horietako bat izan liteke Gipuzkoako dantzen eta Juan Inazio Iztuetaren kasua.

Urratsen konparaketa Esquivel y Navarro (1642) eta Iztueta (1824) artean:

sencillos | sentziloak 
campanelas | gurpilak 
medias cabriolas | kabriola edo muriska erdiak 
cabriolas enteras | kabriola osoak 
cabriolas atravesadas | zeharrerako kabriola edo muriska 
cuatropeados | lauarinak edo kuatro peloak 
carrerillas | karrerak edo lasterkak 
vueltas al descuido | jira galduak