Lekeitioko Andreen soka-dantza (1997)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Soka dantza Lekeitio
Lekeitioko Andreen soka-dantza (1997)
© EITB

Gizonezkoek plazaratzen dituzte soka-dantza gehienak gaur egun, baina garai bateko dokumentazioak erakusten duenez, ohikoa zen emakumeek beren sokak plazaratzea, eta Garai edo Lekeitio moduko eredu zaharrei jarraituz, zenbait herritan emakumeen soka-dantzak berreskuratzen ari dira.

Ekainaren 29an, San Pedro egunez, dantzatzen dute Lekeition andrazkoen soka-dantza hau, eguzki-dantza gisan ere ezagun dena. Nahiz eta garai batean San Juan egunean egin, gaur egun, Kaxarranka dantzatu ostean izan ohi da plazako saio hau, ekainaren 29an.

"Lekeitioko kaxarranka" - 1997 © EITB