Lehen emaztea parte hartu duena maskaradetan (1946)
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Germaine Lechardoy Barkoxe

Germaine Lechardoy-k aipatzen du parte hartu zuela maskaradetan, 1946an Barkoxen. Bera eta bere ahizpak, Xuhiteko alaba edo ilobarekin, "suita" egin zuten. Bere aitak eta Alexis "Xuhit"ek dantzan erakutsi ondoan gerla gabe eta gerla denboran, deliberatu zuten sarraraztea 1946ko maskaradetan, kadrilla eta jauzien emaiteko.Oharrak eta kritikak izan ziren emazte ezkondu zonbaiten ganik, neskak ez zirela mutikoen artera joan behar. Kondatzen du lotsa zirela baina aitaren baimena ukanik, nehork ez zuen deus ere erraiten ahal.
Germaine eta Jean-Fabien Lechardoy. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1021