"Frisos de niños danzantes" - XVI. mendea - Oriz (Nafarroa)
- Dokumentu mota:
- Irudia
- Gako hitza(k):
- Oriz

Oriz palazioko horma-pinturen xehetasunak. "Ume dantzarien zerrendak" Berpizkundeko horma-pintura adibide bat da, besta ospakizunak erakusten dituena dantzan egiten edo musika tresnak jotzen ari diren haurrak irudikatuz. Zerrenda jarraitu baten modura tindatuak izan dira etxeko gela nagusietako pareten goialdean. Zerrenda horietarik batean hamar dantzari ikus daitezke, zangoetan daramatzaten kaskabiloen eta danbolinaren soinura dantzatzen. esteak ihauterietako desfile bat erakusten du. Desfile horretan hamabi bat haurrek parte hartzen dute.
Oriz-ko pareta tindatua (XVI. mendekoa) © Nafarroako Museoa