Itsasuko ihauteriak
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Kaskarotak Itsasu Xabier Itçaina

Itsasun, ihauteriak ez ziren ondoko herrietan bezain indartsuak (Uztaritze, Kanbo, Ezpeleta). Bi gerlen artean eta 1960 arte, maskak bakarrik ateratzen ziren urtero (Kaxkarotak noiztenka). Hartzarekin batera agertzen ziren, baita Jaun-Andere eta buhamiekin.
1988an ihaute ohitura berriz abiatzen da, emazteari leku bat emanez.
XIX. mendeko Itsasuko ihauteriei buruz aztarna guti geratzen zauku, maskarada konplexuago bati buruz aldiz idatziak badira: adibidez Kauterak aipatuak dira (Xiberuako maskaradan soilik ezagutzen direnak).
Xabier Itçaina. "Eleketa" programa. 2015 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1521