Axeri dantza Andoainen
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Andoain axeri dantza

Andoain, Axeri-dantza. Ekainaren 24an, San Joan egunez dantzatzen den Axeri-dantza Andoaingo plazan. 2000. urtean parte hartu zuten lehen aldiz emakumeek Andoaingo axeri-dantzan. Eztabaida eta krisia eragin zituen emakumearen parte hartzeak, baina hamabost urteren ondoren, berdintasunera bidean egindako urratsak tradizioa bera sendotu egin duela ikusten da Andoaingo plazan.
2009 © Eire Vila - Andoni Zabala - CC-BY-SA | Dantzan.eus