Emazteak Xiberoko maskaradetan
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Ihitz Iriart

Emazteek tokia hartu dute edo gizonek libre utzi zuten espazioan sartu dira? Belaunaldi berrian murgildua izanez, beti ezagutu ditu emazteak dantzan.
Ihitz Iriart-endako, emazteen lekua maskaradetan normal da, beti hola ezagutu baitu. Ez da sekula problema bat izan. Emazteek dutenetz lekua hartu... Izan da garai bat non, 12-15 urteren arteko mutikoak beste aktibitate zenbaitez interesatuagoak baitziren eta dantza uztekotan baitziren. Pixka bat atxiki zituzten, baina joatekotan ziren. Emazteak hor ziren eta, beraz, garrantzia gehiago hartu zuten. Gauza berdina gertatu da maskaradan ere. Haren ustez naturalki egin da.
Maskaradak ez du gehiago lehengo helburua. Lehen, mutikoak baizik ez ziren ari eta maskaradako mutikoek herriko neskak dantzan sarrarazten zituzten. Xarma edo indar erakuste zerbait zen. Hori, berak ez dut batere ezagutu. Ezagutu ez duenez, ez daki nola kanbiatu den.
Beharrik hor izan direla, dio Ihitz-ek, dantzari kopurua atxikitzeko. Segur ere lekua hartu dute baina gizonek ere utzi dute, gisa batez. Haren ustez biak juntatzen dira.
Ihitz Iriart. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1246