Jondoni Joane
                Jondoni Joaneko besta, Hazparnen
Eguzkia sartzen da, eta ilargia ateratzen. Herriko Jondoni Joane plazan, dena su ta gar. Txinpartak baizik ez dira entzuten. Bainan kasu emanez, hameka joare pareen azantza singularra aditzen da, urrun. Bat-batean, jendeagirondine hesietatik baztertzen da. Azantzarekin batera, kolorez beteriko hameka xapel koniko eta hameka gizon gihartsu hurbiltzen dira. Joaldunak... Izopuak zifli eta zafla ari dira, airea nahasten dute, indarrez. Bizpahiru itzuli egiten dituzte suaren inguruan, eta plazaren bestaldetik joaiten dira, joareen azantzarekin batean. Sua hiltzer da, joareen harrabotsa bezala. Gaua eta ixiltasuna dira orain, plazan nagusi.
L'Institut culturel basque est ouvert au public sur rendez-vous uniquement, du lundi au vendredi. 
L'Institut culturel basque développe son projet culturel conformément à une feuille de route établie par l'équipe professionnelle pour la période 2023-2026.