Aulame - Service de médiation en Préhistoire

####

Aulame est une entreprise de médiations en Préhistoire créée en 1999.

Les objectifs sont multiples :

  1. Diffusion scientifique auprès des scolaires, publics divers
  2. Présentations de la Préhistoire locale (Paléolithique) et générale
  3. Recherche en Préhistoire et en médiation préhistorique

Les actions sont variées :

  1. Animations
  2. Conférences
  3. Visites à thême


XVII. EUSKAL HERRIKO
ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA
2005

Altsasun, 2005eko Ekainaren 18an

 Harmailetan jende ugari zela eta giro ezinhobean jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren XVII. Edizioaren finala. Euskal Herriko Ikastolen Kondeferazioaren eskutik Altsasuko Burunda pilotalekuan elkartu ziren Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako gazte eta gaztetxoak. Estitxu Fernandez gai-emalearen eskutik goiz eta arratsalde aritu ziren txiki zein handiak. Epaile lanetan aldiz, Eneko Bidegain, Iñaki Etxeleku, Joseba Santxo, Mikel Aizpurua, Ekaitz Elorriaga eta Jon Abril aritu ziren, eta idazkari lanak Xabier Paiak bete zituen.

Goizeko saioa

 Goizeko 11ak pasatxo zirela hasi zen txikienen saioa. Bertan, Aramaioko Xabi Igoa eta Mikel Serrato, Leikeitioko Xabier Iturraspe, Bermeoko Nagore Beitia, Elgoibarko Mikel Olaizola, Urretxuko Amaia Iturriotz, Lesakako Josu Sanjurjo eta Ioar Tainta, Donibane Garaziko Mattin eta Bixente Luku, Jatsuko Ximun Cazaubon eta Hazparneko Txomin Elosegi aritu ziren kantuan. Seiko bi taldetan egin zieten aurre zegozkien lanei.

 Gaia emanda agur bana kantatu behar izan zuten lehenik. Lehen seiei, egun denak berdinak ez direla eta finaleko egunaren berezitasunari buruz galdetu zien gaijartzaileak. Bigarren seikoteak aldiz, final eguna biharamunean lagunei nola kontatuko zien azaldu behar izan zuen. Bixi eta egoki bete zuten lana. Mattin Lukuk, esaterako, saioa bera baino Estitxuk aurkeztu zuela kontatuko ziela esan zuen. Ondoren, Estitxuk bakoitzari launa oin eman zizkion bertsoa osa zezan, eta ale politak entzun ahal izan genituen ofizioen aurretik.

 Zortziko txikiko ofizioetan, Nagore Beitia eta Ioar Taintaren lanaren ostean, Bixente Lukuk eta Mikel Olaizolak saio oso polita egin zuten. Ordura arte gela berean lo eginiko anaia-arreben paperean kantatu zuten, gela banatara bidali behar zituztela eta Mikel gustura eta Bixente triste zeudela. Mikelek  zurrungak aipatu zituen eta hobe egongo gara / gelak banatuta bukatu zuen lehena. Bixentek, pijametan nintzalaik / hain itsusi al naiz? erantzun zion. Aurrerantzean toki gehiago izango zutela esan zion Mikelek bigarrenean, eta Bixentek diruari erreferentzia eginez bukatu zuen saioa, berria berak ordaintzeko esanez. Xabier Iturraspe eta Txomin Elosegi ere egoki aritu ziren. Herriko jaietan gurasoek jarritako ordua iritsi eta Amaiak etxera joan nahi zuen; Ximunek, ordea, ez. Amaiak Gure herrian dago / sekulako jaia / eta pasatu dugu / momentu alaia / baina etxeratzeko / heldu da garaia / orain egin nahi nuke / loaldi lasaia kantatu zuen. Ximunek ea gaur biok gaiten / behingoan mozkortzen luzatu zion proposamena.  Amaiak, Jostatzen hartu duzu / orain Ximun lana / nik ez nuke hartu nahi / mozkorraren zama / etxera joatea da / nik daukadan plana / kezkatzen hasi dira / aita eta ama erantzun zion egoki. Josu Sanjurjok eta Mattin Lukuk ere oso lan polita egin zuten. Bizikletan zihoazela elkar jo zutenen kasuan aritu ziren, Josu lesionatuta eta Mattin osorik. (...) ta momentu luze bat / dut triste pasatu / zeren eta burua / ez dizut puskatu esanez bukatu zuen Mattinek saio bixia. Galbahearen aurreko azken saioa Mikel Serrato eta Xabi Igoa Aramaiotarrek osatu zuten.

 Mikel Olaizola, Bixente Luku, Txomin Elosegi, Xabier Iturraspe, Amaia Iturriotz eta Mattin Luku pasatu ziren bigarren zatira. Sei hauek, hitza emanda bertso bana osatu behar izan zuten lehenik. Bertso ederrak entzun ziren,  Ohea hitzari Mikelek kantatu ziona, esaterako: Baretzeko ta lasaitzeko da / bera lekurik onena / etxe batean ohea dugu / sekula falta ez dena / ta erosoa izatea da/ baldintza denen aurrena / ohean pasa ohi dugulako / gure bizitza gehiena. Zortizko nagusiko azken ofizioan berriro elkarrekin aritu ziren Bixente eta Mikel. Basoan, basurde batek aurre egin eta zuhaitz batera igota zeudela zuten gaitzat. Mikel ez al da izango animalien / gurekiko mendekua? galdetuz hasi zen. Bixentek basurdea Mikeli begira zegoela baliatuz ihes egin nahi izan zuen, baina Mikelek noizbait ordain zezakeela gogoratu zion. Bixentek, basurdearen muskuluen keinu eta aipamena eginez, nik xanzarikan ez dutanez gaur / zu borrokatuko zara ebatzi zuen, Mikelen aldean txikia izaki. Xabier Iturraspek eta Txomin Elosegik mendian iturri beretik ura edan ostean edangarria ez zela jakin zuten, eta saio txukuna osatu. Amaia Iturriotz eta Mattin Lukuri, beraien betiko jolastokian etxeak egin behar zituztela jarri zieten gaitzat. Amaia galera aipatuz hasi zen baina berehala esan zion Mattinek gizon horiek joanen dira / negoziatzen utz nazazu.

 Eta honenbestez bukatu zituzten lan puntuatuak. Beharrezko batuketak egin ondoren, txapela Nafarroa Beherera joan zen, Mattin Lukuk bildu baitzuen punturik gehien, eta Mikel Olaizola elgoibartarra geratu zen bigarren.

Arratsaldeko saioa

 




Données liées