Galdera da jakitea nola euskal dantza gara daitekeen
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Pascale Lazcano

"Ainitz gustatzen zait ohiko dantzaren errepertorioa, bainan memento batez zinez senditu dut euskal dantzaren garatzeko beharra. Garapen hori garrantzitsua da eta pentsatzen dut aro ezberdinetan gertatu dela.
Oroitzen naiz adibidez Koldo Zabalak sortu zuelarik "Guernica" ikusgarria, 1970 urteetan. Hau behar-beharrezkoa da, kultura edo arte batek garatu behar baitu bizirik egoiteko.
Enetzat sorkuntzaren bideetan, bada iraganari behatzea, bainan galdera da jakitea nola euskal dantza garatu eta biziaraz daitekeen, gure gaurko ingurumenean pasatzen diren hainbat gauzak kontuan hartuz."
Euskal kultur erakundea - 2015