Artista da jendartea galdezkatzen duena

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Mizel Théret
Artista da jendartea galdezkatzen duena
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Mizel Théret ausartzen da gaur egun bere burua artista bezala aurkeztea.

Maguy Marin koregrafo famatuaren solasekin bat eginez, pentsatzen du dantzari ona ez dela baitezpada artista. Artista da jendartea galdezkatzen duena.

Sorkuntza baten abiapundua galdekatze bat da (filosofiko, estetiko edo bertze). Galdekatze horrek badu oihartzuna margolaritzan, literaturan, unibertsala baita, mundu horretan denak anaiak baigira.

Artea da galdekatze horren edo horien forman ematea taula gainera ekartzeko. Eta Mizel bide hortatik dabil, umilki… 

Bere gaurko galdekatze handia munduaren birtualtasunari, zalutasunari lotua da eta elgar izaite eskasari. Mundu hori ez zaio gustatzen poesia falta zaiolako. Bere koregrafo lanetan ahal bezainbat poesia sartzen saiatzen da.

Bere asmoa denboraren gelditzea da, denborari denbora uztea.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2015 - 19AV1589

Gehiago jakin