Sormenaren mugak

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Juan Antonio Urbeltz
Sormenaren mugak
CC-BY-NC-SA | EKE-ICB

"Material zaharrekin dantza berriak sortzeko, bi gauza jakin behar genituen.

Alde batetik, gure "laukia", gure kultura da, herriko kultura. Duela 50-60 urte, atzera begiratzea tendentzia izan da: topikoak errepikatzen ziren. Gure kulturari begiratu behar diogu.

Bigarren "laukia", Europarena da. Euskal Herria oso zaharra da eta Europan kokatzen da. Ez da posible "lauki" hortarik ateratzea.

Sormena egitean, kontuz ibiltzen gira. Gure Herriarekin eta gizarteari buruz, erresponsabilitate bat badaukagu.

Hemendik aurrera, egin dugun lana finkatu behar dugu. Azken 40 urteetan, gauza asko jarri dira martxan. Egin ditugun programazioetan, 500 doinu desberdin zerrendatzen dira, jantzi pilla bat, dantza berriak material zaharretik hartuta,... milaka gauza.

Honetatik, talde guztiek eta jendeak "jan" dute, baina orai "digestioa" egin behar!"

Euskal kultur erakundea - 2010

Gehiago jakin