Dantzarekiko sentsazioak jendekin eta plazan partekatzeko egina naiz

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Patxi Perez
Dantzarekiko sentsazioak jendekin eta plazan partekatzeko egina naiz
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Patxi Perez-ek parte hartu du dantza garaikide sorkuntza batean, 8 asteburuz, Frantziaren erdian. 6 dantzari ziren, Bretainia, Poitou, Kataluña, Okzitania eta Euskal Herritik etorriak, koreografo garaikide baten zuzendaritzapean. Egonaldi horren karietara, paper bat emana izan zitzaien Béjart-en esaldi honekin "dantzak ahal bezain anekdota eta oroitzapen gutti behar du baina sentsazio asko". Memento berean alta, Patxik alderantzizkoa senditzen zuen: anekdota eta oroitzapen askoz betea zegoela.

Gaur, nahiz eta onartu Maurice Béjart-ek errotik arrazoin zuela, Patxi konturatzen da ez dela taula gainetako ikusgarri eta sorkuntzetarako egina baina bai dantzari buruzko bere sentsazio, oroitzapen eta anekdotak jendearekin herriko plazan partekatzeko.

Bere iritziaren arabera, kabalkadek edo maskaradek hari bat badute, historia bat kondatzen dute, oroitzapen eta anekdotaz josiak dira.

Taula gaineko sorkuntza garaikideen (Maritzuli, Leinua, Etorkizuna) parrez par ematen ditu, hauen lehentasuna ez dela sentsu bilaketa erranez.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2015 - 19AV1578

Gehiago jakin