Gero eta zailago da plazako dantzaren emozio horren atxematea

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Xabier Itçaina
Gero eta zailago da plazako dantzaren emozio horren atxematea
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Xabier Itçaina ez da segur dantzak atxiki duela plazetan zuen lehengo indarra. Indar hori sentitu izan du Baztanen, garai batez.

Xiberoan ere Urdiñarben, duela 25 urte, maskarada bukatzean adineko gizon batzuk ikusi zituenean desafioka, binazka dantzara sartzen.

Beste behin Jutsin, horrelako indar bat sentitu zuen gizon eta emaztek mutxikoak ematen zituztenean eta ere Heletan, Besta-Berri finitze batez.

Emozio hori gertatzen da... edo ez da gertatzen.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2015 - 19AV1528

Gehiago jakin