Ez gaituzu dantzan ari puntuen lerrokatzeko baizik, baina bai harremanen ukaiteko

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Johañe Etchebest
Ez gaituzu dantzan ari puntuen lerrokatzeko baizik, baina bai harremanen ukaiteko
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Dantza ez da urratsa edo estetika baizik, kultura bati lotua da. Monzon pastorala Bergaran ematean, izigarriko indarra senditu zuen Johañek publikoaren ganik. Emozio harrigarria.

Euskal dantza euskal kulturari lotua da. Xiberotar dantzek beren egiazko zentzua maskaradetan hartzen dute, beste probintzietakoek ihauterietan.

Dantza idekidura bat da, taldeen artean harreman sortzaile. Beste dantza moten ezagutzeko eta preziatzeko parada ematen du , hala nola Hip-Hop dantzariekin "Barbau Hamalau" ikusgarria kari. "Nahiz kultura oso desberdina izan, dantzatzeko maneran eta filosofian oso berdinak gintuzun!" dio Johañe Etchebestek.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1406, 1411-1412

Gehiago jakin