Transmisioa belaunaldien arteko lotura da
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Patxi Laborda

Harremana hitz garrantzitsu bat da dantza aipatzerakoan. Eta musikak ezinbesteko lekua dauka, batez ere ohiko dantzan. Dantza musika entzuteko modu bat eta harremanetarako bide bat da, Patxi Labordaren iduriko.
Euskal dantza "euskaldunok egiten dugun dantza da" dio Patxik, "nik euskaldun gisa dantzatzen dudana euskal dantza bilakatzen dut". Tradizio konzeptuarekin adierazten dugu modu berezi bat badaukagula gauzen egiteko, aldakorra den modu bat gainera. Tradizioa transmitituz, lotura egiten dugu atzoko eta biharko belaunaldien artean, ahantzi gabe gure esku dagon ekarpena. Horrelaxe tradizioa garaikidea bilakatzen da, gaur egun sortzen denarekin.
Euskal kultur erakundea - 2015