Dantza besteekilako harremana da

Dantza besteekilako harremana da
  • Thierry Malandain

"Enetzat dantza besteekilako harremana da : bakarrik dantza daiteke bainan binaka dantzatzea hobe da eta maiz, batak bestea gogatzen du.

Lengoaiaz mintzatzen bagara, apur bat txoriek bezala da, ernalketa-aroan bata bestearen inguru-minguru badabiltzalarik, xarmatzen. Dantza pixka bat hori da : nola egin daiteke bestearen limurtzeko eta erakartzeko ?

Enetzat dantza beharrezkoa da, hatsa hartzen dugun bezala, ez naiteke bizi dantzarik gabe.

Dantza baliagarria da bakarrik sentsua baldinbadakar. Horrelakoa da euskal dantza, ohiduretan oinarritzen baita, erritual zaharretan bainan azkenean gaurkoak direnak ere.

Gaur egun denak berdinak eta balio berekoak direlarik, mundializazioak ezberdintasunak ezabatzen dituelarik, iruditzen zait euskal dantzaren eta herri honen nortasunaren bitartez berezitasun bat badela. Hau enetzat zoriontsua da."

Euskal kultur erakundea - 2015

Mota
video
Informazio gehiago